Deskribapena

‘Al Relente’ dantza bitartekaritza bat da, gorputzak trebatu gabeko emakume ez-profesionalentzat zuzendua. Eguneroko keinuen koreografia-partitura baten bidez, emakumeen gorputzaren objektibazioa eta diskriminazioa zalantzan jarri nahi ditu, emakume homogeneoak, irrealak eta apolitikoak eskatzen dituen gizarte batean.

Sormen laborategiaren emaitza performance kolektibo bat da, non hiriko espazio bat okupatuko den emakume gorputz ororen baitan dagoen berezitasuna mugimenduaren bidez berreskuratzeko. ‘Al relente’ gure gorputzekin, mugimenduarekin eta espazio publikoarekin harreman berriak imajinatu eta sortzeko espazio bat da.

Irakaslea: Mari Paula

Mariana de Paula Ferreira, Mari Paula izen artistikoarekin, dantzaria, koreografoa eta kultur kudeatzailea da. 2017an Dantza Sari Nazionala jaso zuen – Funarte, Brasil, LAS VIVAS Iberoamerikako Dantza Plataformako zuzendaria da, Kantabriako Dantza Profesionalen Elkarteko presidentea – Movimiento en Red eta Dantza Sektoreko Mahaiko idazkaria – Kantabriako Kultura Kontseilua.

Proiektuaren ideia eta zuzendaritza: Marta Romero
Kontzeptua, zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Mari Paula